XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3 Iharduera. Aurrez aurre

Haurrak bikoteka aurrez aurre ipinita.

Batek lana burutu eta bestea gidari.


a) Gidariak aginduko du: Nire eskuineko beso ondoan koka zaitez, Koka zaitez nire ezkerreko oinaren ondoan, eta abar.

Denbora baten ondoren lanak elkarren artean aldatuko dituzte.

b) Gidariak besoa mugitzen du, besoa edo elementu simetrikoren bat.

Egileak, aurrean dagoelarik, esku edo beste atal bera mugitu behar du.

Ispiluarekin ez tronpatu.


Iharduera alternatiboa

Ikusmen zailtasunak edukiz gero, agindua hitzez eman: Eskuineko eskua jasotzen badut, zein jasoko zenuke zuk?.

4. Iharduera. Denok batera

Haur guztiak gela erdian ipinita: irakasleak eskuineko besoaz denak alde horretara lekualdatzea aginduko du, berdin beste aldera, eta bi besoekin aurrera bezala atzera baldin bada.


Iharduera alternatiboa

Haur guztiek hartuko dute parte ihardueran, batzuek besteei lagunduz.

5. Iharduera

Saioaren amaiera

Biribilean jolasa burutu.

Haur guztiak bikoteka ipinita, biribila osatuz.

Kokatzen azkenak diren biak galtzaile.

Batak bestea pertsegitzen du, ihesi dabilena nahi duenean koka daiteke bikote baten aurrean, baina lagunaren eskuin aldetik aurrean ipintzeko bakarrik sartu ahal izango da.

Behin bikote baten aurrean kokatu ondoren, bikoteko bigarrena da iheslaria.

Pertsegitzaileak harrapatzen duenean, lanak elkarren artean aldatu.


Iharduera alternatiboa

Denek jokoan parte hartzea litzateke helburua, posibilitate gutxiago izan arren, behar izanez gero kideen laguntzarekin.

EBALUAZIORAKO ORIENTABIDEAK

Alde baterako eta besterako biraketetan orientatzeko ahalmena behatu.

Kidearen imitazioa egoki egiten duen behatu.

Ispilu moduko imitazioak aurreko fasean dagoela adierazten du.

Talde lanerako ahalmena edo/eta isolamendurako joera behatu.